XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMETASUNA LURRALDE DESBERDINETAN. Itziar Arruti

Kultura eta garai guztietan, jokabideak neurtzeko sistemak eraiki dira arlo guztietan; lanean, harreman sozialetan eta batez ere familian.

Familia gizarterako integrazio-tresna da, sozietateko instituzio garrantzitsuenetarikoa.

Instituzio honetan, kultura desberdinetan K.a.tik emakumearen papera sexualitateari dagokionez nola bilakatu den azaltzen saiatuko naiz.

Kultura desberdinetan emakumeak bizi izan duen egoera, kanpotik begira desberdina dirudi, baina oinarriari so eginez ez dela diferentzia handirik ematen ikusten da, nahiz ohiturak berdinak ez izan badirudi balore eta jokabideak antzekoak direla.

Emakumearen rol sozial eta sexuala elkarren menpekoak dira eta batak bestea mugatzen du.

Biologia aldatzea ezinezkoa da baina bai rol soziala: hala ere, historiak erakutsi digun bezala badirudi hau oso zaila dela.

Gaiari buruz datu historiko gutxi daude.

Sexuari buruz izan den tabua dela medio, oso datu urriak azaltzen dira emakumearen sexualitate-eremua nolakoa izan den azaltzen dutenak.

Ekialde eta mendebaldeko emakumearen bizitza sexuala K.a.tik nola ematen den familiaren barnean ikusiko dugu.

Honetarako ekialdean Txina eta Japonia azaldu ditut, Grezia eta Erroma mendebaldean.

Herri hauetako gizarteak historiaren existentzian fundamendu desberdinak ditu, kokapen desberdina, klima desberdina, ohitura...

Horrenbestez, bi kultura diferente hauetan ematen den emakumearekiko infrabalorazioa berdintsua da.